BARAKALDO. Gurutzetako ospitaleko larrialdi zerbitzua berriz ere kolapsatu egin dela salatu du CCOO sindikatuak. Osakidetzak udan 201 ohe itxi zituela diote, eta horiek ez zabaltzeak eragin duela aste honetan sortutako egoera. Baliabideak eskatu dituzte zerbitzua behar bezala eskaintzeko.