Pinu beldarraren aurkako fumigatze kanpaina hasi dute

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak pinu beldarraren aurkako fumigatze kanpaina egingo du irailean. Denera, herrialde historikoko 4.700 hektarea ingururi eragingo die neurriak. Nekazaritza Sailak emandako datuen arabera, Bizkaiko pinudien eremu osoaren %7ri baino gutxiagori kalte egin dio izurriteak. Kanpaina honetarako, 250.000 euroko aurrekontua du diputazioak.