Inbiu azoka antolatu dute biharko, Igorren. 11:00etatik 13:00etara egongo da azoka 105 aparkalekuaren ondoan. 13:30ean bertso triki-poteo dantzaria egin ostean, 15:00etan bazkaria izango da.
Etorkizuna euskaraz datorrela erakusteko, denak bidegurutzera joateko deia egin dute antolatzaileek, 16:45ean. 18:30ean, bestalde, AMEk antolatuta, erromeria eskainiko du Jokaldi taldeak. Jaialdiari bukaera emateko, 20:30ean, txokolatea banatuko du Beinke merkatarien euskara taldeak. Herriko hainbat talde eta elkartek hartuko dute parte azokan. Eguerditik aurrerako jarduerak Lasarte plazan egingo dituzte.
Bihar, 11:00etan hasita, hainbat jarduera izango dira Igorreko kaleetan.