BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Sailak adierazi duenez, aurtengo lehen zortzi hilabeteetan 4.248,2 milioi euro bildu dira zergen bidez. Iazko urtearekin alderatuta, zerga bilketa %4,6 igo da abuztuan; hau da, 187,3 milioi euro gehiago batu dituzte.