Bizkaiko hainbat herritan legez, Txorierrin ere santakrutzak ospatzen ari dira egun hauetan. Besteak beste, Lezama eta Sondika jaietan daude. Bi herriok sukaldaritza lehiaketak izango dituzte bihar. Lezaman, adibidez, 09:00etan hasiko da sukalki lehiaketa; 11:30ean ekingo diote tortillak egiteari. Sondikan, berriz, marmitako lehiaketa aukeratu dute. 11:00etan hasiko dira kozinatzen. Lezaman, Txinparta taldeak girotuko du zapatu gaua. Sondikan, ostera, Celtas Cortos folk taldearen kontzertua izango da, 22:00etan hasita.
Sukalki eta tortilla txapelketa egingo dute bihar Lezaman; Sondikan, marmitakoa egingo dute. Santakrutzak ospatzen ari dira.