Narkosalak zabalik jarraituko du azaroaren 25 arte

BILBO. Munduko Medikuek iragarri dutenez, Naxa kaleko narkosalak oraingoz zabalik jarraituko du, azaroaren 25era arte. Astelehenetik barikura egongo da irekita, orain arte bezala. Bi hilabete hauetan, bada, alternatiben bila ibiliko dira, zerbitzuak nolabaiteko jarraitutasuna izan dezan. “Administrazioek esandakoak lasaitasuna ematen digu”, adierazi dute.