Kale antzerkia nagusi bihar, The Funes Troup taldearen eskutik

MARKINA-XEMEIN. Uhagon kulturgunearen eskutik, The Funes Troup taldea osatzen duten Gorka Pereira, Rodrigo Lacasa eta Xabi Larrea aktoreek The funes van zirku ikuskizuna emango dute bihar Markina-Xemeinen. Hirurak roulotte berezi batean agertuko dira, publiko gazte zein heldua dibertitzeko asmoz. Emanaldia liburutegi aurrean izango da, 19:30ean hasita. Ez da sarrerarik ordaindu behar.