Arratiako Merkatarien Elkarteak urteroko jai eguna antolatu du biharko. Beti bezala, Igorren egingo dira ekitaldiak. Merkatarien helburua herritarrekin hartu-emanak sendotzea da. Horretarako, askotariko ekintzak izango dira Kultur Etxeko plazan. 11:00etan ekingo diote egunari. Besteak beste, umeentzako puzgarriak eta tailerrak egongo dira. Txu-txu trenagaz herria ezagutzeko aukera izango dute. Iluntzerako, Xaiborren disko festa eta doako pintxo jana antolatu dituzte.
Merkataritza Eguna egingo du bihar Merkatarien Elkarteak.