80

KONPONDUTAKO AUZOKIDEEN ARTEKO ISTILUAK, BASAURIN

Urtarrilaz geroztik, Basauriko Udalak auzokideen arteko 80 arazo konpondu ditu, martxan jarri duen doako bitartekaritza zerbitzuaren bidez. Egitasmo horren xedea da auzibidea saihestea eta herritarren arteko akordioak lortzea. Istilu gehienak bizikidetza esparrukoak izan dira.