ASIAKO LIZTORREN HABIAK
Urtarriletik abuztura, Bizkaiko foru suhiltzaileek Asiako liztorren 70 habia inguru kendu behar izan dituzte.
Abuztuan gehien. Abuztuaren 28an lau kendu zituzten: Gordexolan, Erandion eta Mungian.
Irail bukaeran, gehiago. Adituen arabera, hil honen bukaeran are lan handiagoa izango dute suhiltzaileek, orduan egiten baitu liztor mota honek habia gehien.