Gero eta gehiago dira gurtzeruetan Bilboko Portuak Getxon duen kaira iristen diren bidaiariak. Joan den maiatzean, berbarako, markak hautsi ziren. Horregatik, Getxoko Udalak itsasoz iritsiko diren turistentzako autobusa ipintzea erabaki du.
Doako zerbitzua izango da. Datorren irailaren 15etik aurrera egongo da martxan. Kaitik abiatu eta Algortan eta Areetan izango dituzte geltokiak. Hamabost lagunentzako lekua duten bi autobusek osatzen dute zerbitzua. 30 minuturo ibiliko dira, eta bisitariei herriari eta eskaintzen dizkien zerbitzuei buruzko informazioa emango dieten beharginak ere bertan egongo dira. Era berean Welcome Getxo izeneko gida banatuko diete.