Santurzine Santurtziko film laburren bigarren lehiaketari hasiera emango diote gaur. Urriaren 18ra bitartean, lehiaketara aurkeztutako film laburren emanaldiak egingo dituzte, barikuetan, herriko hainbat tabernatan.
Blue Karramarro elkarteak antolatutako jaialdiaren helburua hau da: batetik, bertako eta inguruko bizilagunak, eskura dituzten baliabideak aprobetxatuta, film laburrak egitera animatzea; bestetik, herrian bertan giroa piztea ere gura dute. Urriaren 18an egingo dute jaialdiaren amaierako gala eta sari banaketa, Serantes Kultur Aretoan.
Gaurtik hasi eta urrira bitartean, barikuro film laburrak ikusteko aukera dago herriko tabernetan.