BARAKALDO. Astelehen goizean, 49 urteko barakaldar bat hil zen Bilbon, lanean. Barakaldo eta Bilboko udalek eta sindikatuek hainbat elkarretaratze deitu dituzte. Eguaztenean, Barakaldoko gizarte eragileek salatu zuten heriotza, eta lan baldintzek, oro har, okerrera egin dutela ohartarazi.