Andre Mari eta Santa Eufemia jaiei bidea zabalduko die biharko Elektrotxarangak

BERMEO. Bermeoko Andre Mari eta Santa Eufemia jaiak domekara arte hasiko ez badira ere, biharko giroa berotzeko jarduerak prestatu dituzte: Euskal Herriko Elektrotxarangaren 1. Topaketa egingo dute herrian. Etzi, 21:50ean aurkeztuko dute Xixili, udaletxeko balkoian, eta, ordutik aurrera, festa giroak eta denetariko ikuskizun eta ekitaldiek ez dute etenik izango hilaren 16ra bitartean.