10 euroko eskola bonua sortu du Durangoko Udalak

DURANGO. Ikasturte hasiera errazteko, Durangoko Udalak eskola bonua sortu du, 3 eta 12 urte arteko umeak dituzten 2.200 familientzako. Eskolarako erropa, oinetakoak eta kirolerako arropa erosteko balioko dute 10 euroko bonuek, eta, gutxienez, 20 euroko gastua egin beharko da.