SESTAO. Herriko 30 familiak etxebizitza mantenduko dute, Sestaoko Udalak eta Bizkaiko Abokatuen Elkargoak sinatutako hitzarmen bati esker. Iaz, etxegabetzeei buruzko 22 txosten bideratu ziren, eta, aurten, laguntza eskatu duten beste zortzi familiaren eskaerak onartu dituzte. Udalak adierazi duenez, “egitasmoak indarrean jarraituko du, auzokideen artean eskaera handia dagoelako”.