CORREOSEK HIRU URTEAN KENDU DITUEN LANPOSTUAK
2011z geroztik, 120 lanpostu finko kendu ditu Correosek Bizkaian. Hala salatu dute zerbitzuan ordezkaritza duten sindikatuek. Horrek udako banaketan “kaosa” eragingo duela diote. Langile gutxitzeak direla-eta irailetik aurrera mobilizazioak gogortuko dituztela adierazi dute.