Motoen topaketa antolatu dute biharko, Loiun, Txoribikers taldeak eta bertako udalak. Egun osoan zehar hainbat jarduera izango dira herrian.
10:00etan zabalduko dute txosna. Jaian parte hartu gura dutenek izena eman beharko dute udaletxeko eskaileretan, bost euro ordainduta. 11:00etan ibilbide librea egingo dute herriko tabernetatik. 11:30ean, denak elkartu eta herri gunetik kanpoko ibilbidea abiatuko dute. Txitxiburduntzia, umeentzako puzgarriak, saiheski jana eta Babel Coversen kontzertua ere izango dira, besteak beste.
Txoribikersek eta Loiuko Udalak antolatuta, egun osorako jarduerak prestatu dituzte, motozaleen gozagarri.