Elkartasun helburuak tarteko, musika eta jaialdiak prestatu ditu Kate Sareak

BERMEO. Kate Sareak jaialdi bat antolatu du Bermeon, krisiaren edo gaixotasunen baten ondorioz etxean beharrezko baliabiderik ez duten umeentzako dirua biltzeko. Akatz, El Menton de Fogarty, The Uski’s eta Clarisse taldeen kontzertuak izango dira, gaur, 23:00etan, Kafe Antzokian. Bihar, berriz, 09:30etik aurrera, jaialdia egingo dute herrian, umeentzako tailerrekin eta musika eta kontzertuekin.