‘El funeral’, bihar, Durangon

Che y Moche antzerki konpainiak El funeral antzezlana taularatuko du, bihar, Durangoko Ezkurdi Plazan. 20:00etan emango diote hasiera ikuskizunari, Uda Kalean Bizi egitasmoaren barruan.

Antzezlan honetan, aitona Dimitriren hiletara gonbidatuko ditu ikusleak ijito talde batek. Tramak sinple samarra dirudien arren, apurka nahaspilak sortuko dira, bata bestearen atzetik, eta ezin sinets litezkeen egoerak sortuko dira.

Antzezlana, Durangon

El funeral antzezlana taularatuko du Che y Moche konpainiak bihar, 20:00etan, Ezkurdi plazan.