DURANGO. Gipuzkoako Foru Aldundiak Lurraldebus autobus zerbitzua berrituko du. Besteak beste, Debagoiena eta Bilbo lotzen dituen linean izango dira aldaketak. Izan ere, Elorrion eta Durangon dituen geltokiak galduko ditu. EAJk salatu du Durangaldeko makina bat lagun Debagoienera joateko garraiobide publiko barik utziko dituela erabakiak; adibidez, Mondragon Unibertsitatera doazen ikasleak.