LEHEN SEIHILEKO ZERGA BILKETAK IZAN DUEN GORAKADA
Urte hasi denetik 2.791,7 milioi euro bildu ditu Bizkaiko Ogasunak. Iazko lehen seihilekoarekin alderatuz, %8,1 egin du gora zerga bilketak. Gorakada handienenetakoa BEZak izan du, %5,6 egin baitu gora. PFEZari dagokionez, %3,8 gehiago batu du ogasunak, eta sozietate zerga %2,4 hazi da. Urte osoan, denera, 6.547,3 milioi bilduko direla aurreikusi dute.