Txileri eskainitako plaza inauguratuko dute domekan, Berriatuko jaietan

BERRIATUA. Etzi bukatuko dira Berriatuko sanpedroak, Txiletar Egunagaz. Izan ere, eguneko ekitaldi nagusia Txile plazaren inaugurazioa izango da; 11:30eko mezaren ostean. Kepa Bilbao herriko seme abadea han egongo da, Txileko ordezkariekin. Txilen misiolari izandakoa da Bilbao. 14:30ean, herri bazkaria izango dute.