DIMA. Atzo hasi ziren Dimako San Kristobal jaiak. Biharkoa izango dute egunik handiena. Izan ere, tortilla eta bakailao txapelketak jokatuko dituzte. Dantzaldia eta erromeria ere izango dira. Busturia ere sankristobalak ospatzen dabil egunotan. Oiz mendian, azkenik, domekan egingo dute gidarien zaindariaren omenezko jaia; meza, bazkaria eta erromeria izango dituzte, besteak beste.