Rosendo abeslariaren emanaldiagaz hasiko dituzte aurten Karmengo jaiak, Barakaldon. Bihar izango da artista madrildarraren kontzertua ikusteko aukera. 23:30ean hastekoa du saioa, Herriko plazan. Karmengo jaietarako egitarauaren barruan; hala ere, denetariko jarduerak eta gustu guztietarako musika jaso dituzte. Rosendoren kontzertuaren aurretik, esaterako, Gaupasa Bilbaina taldea ariko da, leku berean, 20:30ean. Eta, etzi, Katiuska ikuskizuna eta Axarquia abesbatzaren eta Malaka taldearen emanaldia izango dira, besteak beste. Lehenengoa, 19:00etan hasiko da, Barakaldo Antzokian. Beste biak Clara Campoamor kultur etxean ariko dira, 20:30ean hasita. Santurtzin ere Karmengo Amaren jaiak ospatzen dabiltza egunotan.