Bakailao eta marmitako txapelketekin hasiko dira, bihar, Santutxuko jaiak

BILBO. Bihar hasi eta hurrengo asteko asteburura bitartean, Santutxu jaietan izango da. Urtero bezala, bakailao txapelketagaz ekingo diote egitarauari. Aurtengoa 56. txapelketa izango da. Azken hamar urteetan bezala, marmitako txapelketa ere egingo dute. Suziria 19:30ean botako du auzoko txistulari taldeak. Gauean, Ke No Falteren kontzertua, erromeria eta irrintzi txapelketa ere izango dituzte.