DURANGO. Durandog txakurren jabeen Durangoko elkarteak eta udalak akordio bat adostu dute. Atzo hasi eta irailera bitartean txakurrak aske ibili ahal izango diren gune batzuk zehaztu dituzte. Baimen hori izango dute atletismo pista ondoan, Zuhatzola parkeko zati batean, Pagasarri lorategietan, Tabirako ermita atzean eta Astolabietan, eguneko 24 orduetan. Beste gune batzuek ordutegia izango dute.