Armintzako hondartza ondoan 30 tokiko aparkaleku bat atondu dute

LEMOIZ. Armintzako hondartzara doazenentzako aparkaleku bat atondu du Lemoizko Udalak. 30 ibilgailuk izango dute lekua. Unai Andraka alkateak gogora ekarri du azken hiru urteetan beste 150 sortu dituztela. Gorlizko hondartzan, bestalde, doako wifi zerbitzua emango dute, hamabost egun barru hasita. Halakorik duen Bizkaiko lehen hondartza izango da. Pasahitza turismo bulegoan emango dute.