67.874

ELIKAGAI BANKUAK EROSKIN BILDUTAKO KILOAK

Ekainaren 27an eta 28an, Eroskik Bizkaian dituen hamar supermerkatu handienetan egindako elikagai bilketaren emaitzen berri eman du Bizkaiko Elikagai Bankuak. Osotara, 67.874 kilo janari biltzea lortu dute. Luis Crovetto presidenteordearen esanetan, “aurreikuspenak gainditu dira”.