Enkarterri Eguna ospatuko dute, domekan, Galdamesen. 10:00etan abiatuko dute ospakizuna, eta aurten, Antonio Trueba idazlea izango dute gogoan, haren heriotzaren 125. urteurrenean.
Enkarterriko gizarte eta kultur talde eta elkarteek egiten duten lana ezagutaraztea helburu duen jaialdian, haiei buruzko informazioa jasoko duten erakusmahaiak izango dira. Horrez gain, txakolina, sagardoa, txorizoa, gazta zein ogia dastatzeko aukera emango dute bertako ekoizleek, doan.
Antonio Truebari buruzko erakusketa aurkeztuko dute elizan. Besteak beste, hitzaldiak, antzezlana, dantzak eta herri kirolak ere izango dira.
Antonio Trueba gogoratuz, musika, dantzak, hitzaldiak eta bestelakoak izango dira etzi Galdamesen.