Berri-Otxoa eguneko ospakizunen artean, Durangaldeko XVIII. Azoka Ekologikoa egingo dute domekan, Elorrioko Berri-Otxoa kalean. Hogei saltoki inguru egongo dira, eta bertan, Euskal Herri osoko ekoizleen produktuak aurkitu ahal izango dituzte bisitariek.
Aurtengo berritasunen artean, olio, hazi, arrautza, sasoiko produktu, ogi, gazta eta txakolin ekoizleak daude.
Domekako azokak, besteak beste, erakutsi gura du kontsumitzen diren produktuak ekoizteko beste modu bat badagoela, elikadura subiranotasunean oinarritutakoa
Domekan egingo dute azoka, Elorrioko Berri-Otxoa kalean, produktu ekologikoakaz.