BILBO. Jose Otero Argentinako diseinatzaileak birziklatutako materialekin egindako gorbaten erakusketa jarri du ikusgai Bilboko EspacioAerre aretoan. Irailaren 6ra arte izango dute zabalik Mis corbatas en Bilbao (Nire gorbatak Bilbon) izeneko bilduma. Pop estetikari jarraiki diseinatutako gorbatek eguneroko arropa horiek objektu fetitxe bihurtzen dituztela azaldu du diseinatzaileak.