Joan den martitzenean ireki zituzten Aita Guria belaontziaren ateak. Konponketa eta zaharberritze lanak bukatuta, ostera ere ikusgai dago XVII. mendeko arrantzaleen bizimoduaren interpretazio zentroa, Bermeoko portuan. Irailaren 14ra bitartean, martitzenetik domekara egongo da zabalik, goizez eta arratsaldez. Domekatan, arratsaldeetan itxita egongo da. Udako denboraldia bukatuta, ordutegi murritzagoa izango du. Hainbat berrikuntza egin dizkiote. Besteak beste, kultura saioetarako agertoki ere bihurtuko da tarteka.