iazko petronorren galerak, milioi eurotan
2013ko ekitaldia 87,5 milioi euroko galeragaz itxi zuen Petronorrek. Muskizko findegiak galerak dituen lehenengo aldia da. 2012an, 18,1 milioi euroren irabaziak izan zituen. Krisiari eta OCDEko herrialdeetan petrolio produktuen eskariak behera egin izanari egotzi dizkio konpainiak galera horiek. Izan ere, akziodunen batzarrean zehaztu dute gora egin dutela salmentek eta findutako petrolio gordin kopuruak ere.