Iberdrolaren egoitza ohia bota egingo dute

HIRIGINTZA. Iberdrolak Kale Nagusiaren ondoan izan zituen bulego zaharrak botatzeko, lehen urratsak egingo ditu Bilboko Udalak. Egungo eraikinari duen babesa kenduko diote, amiantoagatik kalteak dituelako. Haren ordez, luxuzko 48 etxebizitza eraikiko dituzte.