Arte Kalea artearen aire zabaleko jaialdian murgilduta dago Balmaseda. Eskultura abiapuntu hartuta, erakusketa handi bat inauguratu berri dute han.
Hain zuzen, Euskal Herriko panorama artistikoaren eskultore adierazgarrienen lana izango da lehenengo jaialdi horretako protagonista: Olazabal, Baroja, Aizkorbe, Lertxundi, Roscubas, Rekalde, Olmo, Anda, Ugarte, Jauregi, Arregi, Herrera eta Mendizabal gonbidatuko dituzte erakusketara.
Euskal Herriko eskulturaren erakusketarik handiena dute Balmasedan.