BARAKALDO. Besteak beste desindustrializazioa eta eskolak gai nagusi dituzten zenbait doako erakusketa bisitatzeko aukera dago egunotan, Barakaldon. Desindustrializazioa Bizkaian erakusketa Burdingintza Integraleko Beharginen Fundazioaren egoitzan bisita daiteke, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00era. CIHMA interpretazio zentroan, bestalde, Hezkuntza Barakaldon egongo da uda osoan.