LOMCErik gabeko herrien alde sinadurak biltzen ari dira

Hezkuntza Plataformen Topagunea aurkeztu zuten joan den martxoan. LOMCE legearen aurka dauden eta hezkuntza sistema “propioa” eraikitzeko konpromisoa duten hainbat herritako hezkuntza batzordeek osatzen dute topagunea. LOMCErik gabeko herriak izeneko dinamika abiatu dute lehen urrats gisa. Eta sinadura kanpaina “erraldoia” abiarazi dute hainbat herritan. Besteak beste, Santurtzi, Muskiz eta Barakaldoko hezkuntza batzordeak ari dira atxikimenduak biltzen. Baina egitasmoa beste hainbat herritara zabaltzea ere bada haien helburua. Azken batean, LOMCE legearen aurka ahalik eta herritar gehien biltzea da Topagunea osatzen duten herritarren asmoa.