‘Erronka garbia’ egitasmoa abiatuko dute Ibilaldian

Herri garraioaren erabilera sustatzeko eta ahalik eta hondakin gutxien sortzeko kontzientziazioa egiteko egitasmoa jarri dute martxan Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ikastolen Elkarteak. Erronka garbia izena jarri diote. Ibilaldian egingo dute lehen proba; Gernika-Lumon, beraz, etzi. Horrelako ekitaldi handietan mugikortasunak eta zaborrak hartzen duten “dimentsioa” oso handia dela adierazi dute hiru erakundeek, eta horri aurre egin ahal izateko lanketa ari dira prestatzen. Azken astean bideoklip bi ere grabatu dituzte proiektua sustatzeko, eta Oihan Vega musikariak eta Eneritz Artetxe aktoreak parte hartu dute.