DESINDUSTRIALIZAZIOAREN KONTRA

Arratiako eskualdearen desindustrializazioaren kontrako protesta egin du LAB sindikatuak. Negarra tailerren aurrean hasi zuten kontzentrazioa, astelehenean, Igorren (argazkian). 30 behargin kaleratu zituzten han martxoan. Auto karabanan, ostean, Arratiako herrietan zehar ibili ziren hainbat gatazka gogoratzen. Bediako Incoesa fabrikatik ere igaro ziren, aste honetan jakin baitute Merkataritza arloko Epaitegiak lantegiko enplegu guztiak suntsitzea baimendu duela.