Urtarrilerako aurreikusitako neurriak, atzeratuta

Urtarrilean ziren berez indarrean jartzekoak ibilgailuentzako neurri eta arauak Bilboko Zazpikaleetan, baina hemendik gutxira jarriko dituzte azkenean martxan. Bizilagun batzuen eta besteen interesak uztartu behar zirelako atzeratu da neurria. Bestetik, udalak kontuan hartu gura zuen gune horrek turista ugari erakartzen duela. Eta, bi arrazoi horiek direla medio, plana martxan jartzeko garaia iritsi zenean, bertako arduradunek hiruzpalau hilabeteko luzamendua eskatu zuten neurriak adostu eta abiatzeko. Ebaztekotan ziren azken kontu batzuk bideratuta, udalak hurrengo egunetan jakinaraziko dizkie neurri berriak bizilagunei. Tramite hori igarota sartuko dira indarrean arau berriak.