LANDAREAK KUARTELAREN ORDEZ

Zenbait talde antimilitaristak eta ekologistak Soietxeko (Mungia) kuartelaren aurkako XXV. martxa egin zuten joan den zapatuan. Bota kuartelie ta erein porrue leloa hartuta, baserritarrez jantzita zihoazen martxako kideek kasko erraldoi bat zeramaten, lore handi bategaz barruan. Kuartel militarraren aurrean landatu zuten gero. Lurzoru horiek porruak landatzeko eskatu zituzten, “osasungarriagoak direlako eta bonbak baino hobeto digeritzen direlako”.