11:00 baino lehen terrazarik ez jartzeko eskatu dute

Terrazei dagokien araudia adosteak sortu du korapilo gehien Bilbon. Udalak ez du terrazarik gura eguerdiko hamaikak baino lehen. Eskaera hori egin die ostalariei, hain zuzen ere, karga eta deskarga orduetan bideetan terrazarik egon ez dadin. Bestetik, etxeetako atariak ez oztopatzeko ere eskatu diete.