Elkarretaratzea bihar, homofobiaren aurka

Euskal Herriko Gay-Les Askapenerako Mugimenduak (EHGAM) eta beste hainbat elkartek elkarretaratzera deitu dute larunbat honetarako, Donostian. Homofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela baliatuz, elkarretaratzea egingo dute Donostiako Bulebarrean, arratsaldeko seietatik aurrera.