Oinez ibiltzea sustatzeko Ibiltari Sarea ipini du martxan Bilboko Udalak. Hiru ibilbide atondu dituzte. Nahi dutenek txangoetan parte hartzeko aukera dute, izenik eman barik, monitoreagaz. Ibilbideak txandakatu egiten dira. Martitzen eta eguenetan izaten dira, 11:00etan. Informazio gehiago, Bilbao.net atarian.