BILBO. Bilbon egiten diren obrei buruzko mapa eratu eta Interneten jartzeko tresna lantzen ari da udala. Herritarrek jakin ahalko dute noiz hasiko diren lanak, zenbat iraungo duten, eta unean-unean egiten ari diren obren baimenak zeintzuk diren eta zein den enpresa sustatzailea. Herritarrentzako zein udaltzainentzako tresna telematiko baliagarri bat izango dela iruditzen zaie.