GORAKADAREN HISTORIA BEGIRADA BATEAN

Gorakada 25 urte (1987-2012) izenburuagaz, antzerki taldearen historia laburbiltzen duen erakusketa ipini dute Arrigorriagako udaletxeko erakusketa gelan. Bertan, antzezlan esanguratsuenetako txotxongiloak eta eszenografiak ikusteko aukera dago: Titirikontu, Gondola Misteriotsua, Jim Altxor Uhartean, Robin eta Hood, Irudimendeko Hiria —irudian— eta Cyrano aurki daitezke. 25 urtean 23 ikuskizun taularatu ditu konpainiak, 1.900 emanaldi baino gehiago eskaini, eta hainbat jaialditan parte hartu du. Astelehenetik zapatura bisita daiteke erakusketa, 18:00etatik 20:00etara, eta, domeketan, 12:00etatik 14:00etara.