Berrizen hiltegi berria egiteko erositako metro koadro kopurua.

Erralde berriro zabaltzerik ez zela izango eta, elkartea eratzen zuten hamabost udalerriek Berrizen 87.000 metro koadro erosi zituzten han azpiegitura berri bat eraikitzeko. Proiektuak ez du aurrera egin eta, orain, udalerrietako bakoitzak metro horien portzentaje bat duela azaldu du Orland Isoird Berrizko alkateak. Lur eremu hori saltzeko aukera aztertzen ari direla jakinarazi du Isoirdek. Bestalde, euren “filosofiagaz bat datorren erosleren bat” agertuko balitz, afera guztien artean aztertuko luketela azaldu du. Udalerri bakoitzak dagokion eremua bere kabuz saltzeko aukera ere ez dute baztertu.