Bilboko Udalak ekainaren 1ean irekiko du autokarabanentzako aparkalekua, eta urriaren 14ra arte egongo da zabalik. Kobetamendin dago, Kastresana gainean. 72 ibilgailurentzako lekua dauka. Erabiltzaileek 15 euro ordaindu behar dute eguneko. Gehienez, hiru egunez egoteko aukera dago.