ARTEA ZENTZUMEN GUZTIEGAZ GOZATZEKO

Artea usaindu, ukitu eta entzun egin gura duen Ernesto Netoren Naraman gorputza erakusketa bisita daiteke Bilboko Guggenheim museoan. Artista brasildarrari atzera begirako handi bat eskaini diote. 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte sortutako 50 lan baino gehiago jaso dituzte. Horietako asko zapaldu, eskalatu edo pasea daitezkeen piezak dira. Artistak azaldu du horretarako sortu dituela, “arnasteko”. Lan horietako asko sabaitik zintzilikatuta daude. Espresuki museoaren aretoetarako moldatu ditu lan zahar batzuk, eta berri batzuk sortu ere bai. Maiatzaren 18ra bitartean egongo da erakusketa ikusteko aukera.